Atzo hasi zen Korrika Otxandion, eta asteartean iritsiko da Hernanira. Baina aurretik, adin guztietara egokitutako aparteko Korrikak egingo dira. Gaur, Korrika Gaztean hartuko dute parte Hernani BHI, Inmakulada eta Lanbide Heziketako gazteek; 12:30etan Tellerigainetik abiatu eta Plazan bukatuko dute, festarekin. Astelehenean, Mikrokorrika, Korrika Txikia eta Dino Korrika egingo dira.