«Hainbat tabernatan eraso matxistak onartzen ari dira txotx denboraldian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 31a, 02:00

Sagardotegi garaiaren erdia pa­sa den honetan, Sagar Mo­re­ek, Hernaniko Emakume Tal­de Feministak prentsa ohar bidez adierazi nahi izan du «Hernanin, txotx denboral­di­an, hainbat tabernatan era­so ma­txistak onartzen» ari direla.
Hala ere, azpimarratzen dute «hainbat tabernetan protokoloa aplikatzen» ari direla, eta hain zuzen, «tabernariek arlo honetan egiten duten lana balioan jarri» nahi izan dute.
Baina era berean, azaldu dute: «hainbat egoeratan protokoloa aplikatu duten arren, azpimarratu eta gogor salatu nahi dugu beste batzuetan ez dela horrela izan, eta ez dugu hori onartuko».

«Erasoen aurrean erantzuna gurea da, erantzuteko zilegitasuna daukagu. Saretu gaitezen!»

Zazpi urratseko protokoloa
Badira urte batzuk aipatzen du­ten Eraso Sexisten Kon­tra­ko Protokoloa Hernanin mar­txan jarri zela, sagardotegi ga­rai­rako. Bertan biltzen diren urra­tsak zein diren argitu du­te, eta gogorarazi dute «hainbat taberna protokolo honen par­te» direla, eta horregatik, «taberna hauetan eraso ma­txisten kontrako kartelak» iku­si daitezkeela.

Autodefentsa Feminista
Azkenik, azaldu dute Auto­de­fen­tsa Feministaren aldeko hautua egiten dutela, eta bat egiteko deia zabaldu dute.
«Erasoen aurrean erantzuna gurea da, erantzuteko zilegitasuna daukagu. Saretu gaitezen! behar izanez gero, Sa­gar Moreak prest gaude elkar ba­besteko. Hemen kontakta de­zakezu gurekin: hernaniko­txo­kofeminista@gmail.com». 

ERASO SEXISTEN KONTRAKO 
PROTOKOLOA (Jarraitu beharreko urratsak)

Eraso sexista bat gertatzen ari dela ikustean, erasoa jasaten ari denarengana jo eta laguntzarik behar duen galdetu, zeure kabuz erabakirik hartu aurretik.
Lehentasuna duen kontua da, beraz, eten une horretan egiten ari zarena eta erasoa jasaten ari den emakumeari egin kasu. Lasai egon daitekeen leku batera eraman eta laguntza eska dezakeela esan. 
Arreta handiz entzun erasotuak esateko duena (azalpena, beharrak…) eta ez jarri zalantzan kontatzen diguna. Ez epaitu eta ez sentiarazi errudun. 
Erasotzailearekin hitz egin, eta argi utzi ez dela jarrera sexistarik onartzen taberna edota sagardotegian eta bertatik kanporatu. 
Emakumeari galdetu bere konfiantzazko nork lagun dezakeen. Ez utzi bakarrik eta, beharrezkoa izanez gero, lagundu dagokion tokira. 
Gerta daiteke emakume batek une horretan erabakitzea ezer ez egitea. Kasu horretan Hernaniko Udaltzaingoaren telefonoa eman, beranduago eurekin harremanetan jarri nahiko balu. 
Udaltzainen parte-hartzerik izan ez bada, hurrengo egunean abisua pasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!