Etzi, aurreneko saioa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 31a, 02:00

Igande honetan hasita, Irris­ta­keta taldeak patin ikas­ta­ro­ak antolatu ditu haur nahiz helduentzat. Igandeetan, 11:00­e­­­tatik 12:00e­tara elkar­tu­ko dira Eli­za­txo ikastolako ater­pean; saio  hauetan hel­d­­u­ek eta 7 ur­tetik gorako hau­rrek hartu ahal izango dute par­te.
Bestalde, helduentzat, os­te­gunetan ere bi saio emango di­ra: 18:00etatik 19:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.

Izenematea, zabalik
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, 669 837 409 telefonoan (whatsapp) edo irristaketahernani@gmail.com helbidean. 
Apirila, maiatza eta ekainan, asteko saio batek 65 euro balio ditu.

Hiru orduko ikastaro intentsiboa, aurreneko aldiz
Bestalde, aurreneko aldiz hiru orduko ikastaro intentsibo edo trinkoa antolatu dute apirilaren 22rako. Hemen ere irekita dago izenematea, kasu honetan, 25 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!