Ereñotzuko tadelak hasiera bikaina eman zion Gipuzkoako Bertsolarien Herriarteko Txapelketari, eta final laurdenetan da, dagoeneko.
Hain zuzen, fase honetako azken saioan kantatuko dute gaur, 22:30etan hasita, Ereñotzuko Ur Mia elkartean. Oraingo honetan, Oñatiko Txinparta 1 taldea izango dute kontrario.
Gaurko saioa, irekia
Txapelketari hasiera bikaina eman bazioten ere, fase honetako aurreneko saioan galdu egin zuten, eta gaurkoan, beharrezkoa izango dute garaipena lortzea, aurrera egiteko.
Horrexegatik, Ur Mia elkartea lepo betetzea espero dute, bertsozaleen animoak jaso ahal izateko. Oraingoan ez da afaririk izango, eta 22:30etan hasiko dira bertsotan, saio irekian.
Ereñotzutik, Iñaki Zelaiak, Aritz Zerainek eta Arnaitz Lasartek hartuko dute parte, eta oñatiarrak izango dira Urko Egaña, Andoni Goitia eta Joseba Lasagabaster.