2016ko ekitaldien bilduma argitaratu du Goizuetako Udalak. 2016an 70 ekitaldi antolatu ziren eta asmoa, aurrera begira ere ekitaldiak erregistratzen jarraitzea da. Ekimen honen helburua Goiuetan dagoen kultura eskaintza zein den aztertzea eta hausnartzea da.
Horretarako, 2016an zehar herrian antolatu diren ekitaldien balorazio orriak bildu ditu udalak antolatzaileen eskutik. Balorazio hauek udal artxiboan erregistraturik geldituko dira.
Baina horretaz gain, aurreko asteko ostiralean, herriko eragileak eta hainbat herritar udaletxeko batzar aretoan elkartu ziren eta 2016ko ekitaldien errepasoa egin zuten. Ze kultur eskaintza dagoen aztertzeaz gain, eskaintza hori nola hobetu aztertu zuten.
Herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izan zuten eta Udalak, ateratako ekarpenak jaso zituen. Hala ere, herritar guztiengana iritsi eta beraien iritzia eta proposamenak jasotzeko, inkesta jarri da martxan www.goizueta.eus webgunean. Apirilaren 2ra arte egongo da inkesta erantzuteko aukera.