Emakumeon Plaza errealitate bihurtu berri da Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

emakumeon  Plaza errealitatea da jada Astigarragan. Ra­mon Aranzasti Berdintasun zinegotziaren eskutik egin zen ekitaldi ofiziala. Herriko talde eta eragile guztiak zoriondu zituen, Emakumeen Naziarteko Egunean inaugurazioa egitea ezin aproposagoa zelako eta eginiko lanarengatik. 
«Batez ere Harituz zoriondu nahiko nuke, duen dedikazioa eta lanarengatik», esan zuen zinegotziak. Astigartar guztiak, oposizioko Udal Tal­deak, bizilagunak... denak zoriondu zituen. «Plaza honek ere sinbolizatzen du, Uda­laren eta Udal Gobernu honen berdintasunarekiko konpromezua».
Bertan izan ziren, baita ere, Udaleko beste hainbat ordezkari, Astigar dantza taldeko dantzariak ere. Beraiek dantzatu zuten aurreneko agu­rra, herriko trikitilarien doinuen laguntzaz. Bertaratu­entzat mokadutxoa eskainiko zuten ondoren.
Eta ekitaldi ofiziala amaituta, Emaku­mearen Eguneko desioen zuhaitza jarri zuten, herriko emakumeen Harituz elkarteak. Herritarrek, be­raien desioak zintzilikatzeko aukera izan zuten bertan eta desio dezente zintzilikatu zituzten emakumeek.
Egunaren hasieran, Uda­leko ordezkariak emakumeentzako pastak banatzen hasi ziren. Goizean Foru Plazan jarri zuten postua; ondoren, eguerdi partean, Joseba Baran­diaran Plazan izan ziren; eta inaugurazio haundiaren aurretik, herrian zehar banatu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!