100 familiaren beharra, udan haur sahararrak bueltan etortzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 02:00

Oporrak Bakean programari esker, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan jaio eta hazi diren 10-12 urte arteko haur sahararrek aukera izaten dute udaran bertatik ateratzeko, 55 gradutik gorako tenperaturak jasan behar ez izateko, ondo elikatzeko, osasun errebisioak egiteko, eta beraien auziaren difusioa egiteko.
Ume horiek basamortutik ateratzeko aukera izan deza­ten, ordea, udako bi hila­be­te­tan etxean hartuko dituzten harrera familiak behar dira, eta larunbata izango da izena emateko azken eguna.

Bueltan etor daitezen, 100 familiaren bila
Azken urteetan behera egin du uda­ran ume sahararrak etxe­an hartzen dituzten familien ko­puruak, eta horrexegatik, aur­tengo Oporrak Bakean kan­painaren leloa Bueltan da; bueltan etortzeko aukera izan dezaten, gutxienez, iaz eto­rritako haurrek.
Guztira, 350 umek pasa zuten udara basamortutik kan­po, iaz, eta aurten, horiek berriro hartzeko nahikoa fa­mi­lia lortzea da helburua. Ho­rre­tarako, 100 familia gehia­gok izena ematea falta da.

Larunbatera arteko epea
Izena eman nahi dutenen familiek, larunbatera arteko epea daukate.
Horretarako, edo informa­zio gehiago eskatzeko, uda­le­txeko lankidetzarako arlora jo daiteke: Aristazabal kaleko 7garren zenbakiko be­he­ko lokalera (Plaza Fe­mi­nis­ta­ra). Telefonoz ere deitu dai­teke, 943 33 70 17 zenbakria, edo helbide honetara idatzi: marijo-m@hernani.eus.
Itziar Tomasena eta Iker Va­lle hernaniarrek Kronikari ai­tortu diote esperientzia ezin­ho­bea izan zela iazkoa, eta aur­ten ere, etxean hartuko du­tela Laila. Hernaniarrak gauza be­ra egitera animatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!