Aginagalde eta Larretxearen epaiketa, «testuinguru politiko kezkagarrian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 02:00

Herenegun hasi eta bihar ar­te, Joanes Larretxea eta Beinat Agi­nagalde herna­nia­rrak epai­tzen ari dira, eta Her­na­ni­ko Sortuk prentsa oharrean sa­latu du «epaiketa tes­tuin­gu­ru politiko kezkagarrian» dato­rrela. Era berean, «babesa eta elkartasuna» helarazi nahi izan dizkie bi hernaniarrei eta haien senideei; «kon­pon­bi­dearen norabidean lanean tin­ko jarrituko dugu».

«Batzuk bake justua lortzeko» lanean; «sufrimendua eta gatazka luzatzen» besteak
Hernaniko Sorturen esanetan, «gatazka politikoaren kon­pon­bi­dea eta Euskal Herriaren ba­ke justua lortzeko alde bat aha­legin haundiak egiten ari da». Horren adibide, aipatzen di­tu 2011ko urrian, Aieteko Na­zi­oarteko Konferentzia eta hi­ru egunera «ETA erakundeak kon­ponbiderako urratsak ema­­teko prestutasuna, kon­pro­misoa eta desioa agertu» izana; «armak alde batera» uztea; eta «apirilaren 8an, bakearen artisauek arma­ga­be­tzea bururaino eramateko kon­promisoa agertu» izana.
Era berean, azpimarratzen du «Beinat Aginagalde eta Joa­nes Larretxea gure herrikideak par­te diren Euskal Preso Poli­ti­ko­en Kolektiboak hausnarketa egin eta konponbide proze­sua­ri ekarpena egiteko» adieraz­pe­na kaleratu zuela.
Baina beste aldean, «ga­taz­ka eta sufrimendua luzatzeko eten­gabeko sabotaje zuzenak egi­ten eta oztopoak jartzen» ari direla salatu du Hernaniko Sor­tuk. Horren adibide jartzen di­tu «armagabetzea ekidin na­hian, Luhusoko azken ope­ra­zi­oa» eta «errepresioa, indar­ke­ria, atxi­lo­ketak...». Hain zuzen,  salatu du; «espetxeak husten joateko ga­raia denean, es­pe­txeratzeak edo espetxealdi  luzapenak ema­ten» direla.

«Konponbide politikoa»
Hau guztia horrela, «her­na­niar guztiok bakean eta aske iza­teko unera iritsi» dela az­pi­ma­rratzen du, eta «gatazkaren ja­torria politikoa denez, konpon­bide politikoa eskatzen» du. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!