Ikasle talde batek, keja

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 02:00

Hernaniko Lanbide Hezike­ta­ko animazio soziokul­tural eta tu­­ristikoko ikasleek keja ar­gi­ta­ra­tu nahi izan dute, irakasle ba­tek beraiekiko du­en jarrera­ sa­la­tze­ko. Neurriak eskatzen di­tuz­te. 
«Aspaldidanik datorren ara­­zoa da. Delegaritzara zu­zen­­du gara, ikastetxeko zu­zen­da­ri­tza­ra ere bai, baina bere ja­rrerak berdin segitzen du. Ezin dugu gehiago», adi­e­razi dute. 
«Mespretxuak, irainak, gu­txiesteak...»; denetarik jasan dutela diote Lanbide Hezi­ketako ikasleek, eta zuzenda­ritzara jo zutenetik, irakaslea­ren jarre­rak txarrera egin duela. «Notak ez ditu objekti­bo­ki jar­tzen, egindako lanak ez ditu kontuan hartzen. Praktikak bere erruz egin gabe geratu denik ere badago», hori ikas­keta arloan. Era berean, ikasleekiko duen ja­rre­ra kri­ti­katu dute:  «Erres­petu falta eta irainak ohikoak dira. Ikasleon itxura fisikoa iraindu du. Klaseko faltak asmatu ditu...». 
Azkenik, irakaslearen eus­ke­­ra maila «kezkagarria» dela di­­o­te: «Eduki­ak ez ditugu uler­tzen». 
Hau guztia horrela, «babes bila komu­nikabideetara joa­tea» erabaki dute, «egoerari irtenbide bat biltzeko. Gure etorkizuna jokoan dago».

Zuzendaritzak, hitzik ez
Gaiaren inguruan zentroko zu­zendaritzak ez du adie­raz­pe­nik egin nahi izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!