Martxan jarriko da berriro ere, BiziBusa egitasmoa, 12 urte arteko umeak eskolara bizikletan joan daitezen.
Astelehenean jarriko da martxan, ekainaren 22ra bitartean, eta parte hartzea irekia bada ere, izena emateko eskatu dute: 687 841 628 edo bizibusa@bizion.eus. Parte hartzeko, 8 urtetik beherako haurrek gurasoek lagunduta joan beharko dute, eta 8 eta 12 urte artekoek, bakarrik.
Bi ibilbide
Asmoa da ikastetxe guztietara bizikletan joan ahal izatea, eta izena ematen dutenen arabera antolatzen dira ibilbideak. Oraingoz, bi.
Bata, Florida auzotik abiatzen dena, eta bestea, Osiñaga, Martindegi eta Zikuñagatik abiatzen dena; 20-25 minutu behar izaten dituzte ibilbideak osatzeko.
Horrela, osasuna eta ingurugiroa zaintzeko aukera ematen zaie ikasleei.
Kaskoa eta aldatzeko arropa
Parte hartzeko ez da ezer berezirik behar. Eskatzen dutena da, kaskoa ekartzea, eta gomendatzen dute eskolan aldatzeko arropa edukitzea.