Superboterea erabiltzeko, gonbidapena

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 02:00

Euskara Ari Du Hernanin hasia da Superboterea kanpainaren berri zabaltzen, eta gaur, arratsaldeko 19:00etan Biterin jarri dute zita, datorren asteartean Hernanitik pasako den Korrikan erabili ahal izateko globoak banatzeko. Bertara azaltzeko gonbidapena luzatu dute: «Korrikan superboterea erabili nahi baduzu, azaldu. Zure superboterea erabiltzeko tresna eta aholkuak emango dizkizute. Tresna oso sinplea da, eta aholkuak, laburrak eta errazak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!