Bihar arteko epea dago erabaki.hernani.eus webgunean botoa emateko, Emakumeen Etxea izendatzeko aukeran jarri diren hiru izenetako baten alde. Baina zein izen jarri, asteleheneko bileran erabakiko da, 18:00etan Plaza Feministan. Bertan, kontuan hartuko dira internet bidez jaso diren botoak, baina ez da erabakia horren arabera hartuko, atzoko Kronikan azaldu bezala. Bilera irekia izango da.