Hernaniko Musika Bandak emango dio hasiera apirileko kultur agendari; larunbatean bertan, jazz kontzertu berezia emango du, debalde, 19:00etan hasita, Atsegindegin. Ez da nolanahiko kontzertua izango, gainera. Izan ere, Miguel Blanco musikari katalana ariko da Banda zuzentzen, eta jazz munduko puntako 6 musikari gonbidatu dituzte, kontzertura: Iñigo Lopez abeslaria, Leire Berasaluze abeslaria, Hilario Rodeiro bateria-jolea, Erik Niemietz piano-jolea, Luisa Brito kontrabaxu-jolea eta Jorge Gonzalez gitarra-jolea.
Baina ez da asteburuko ekitaldi bakarra izango: larunbata eta igandean, Extremadurako jaki, kantu eta dantzak ikasteko aukera izango da, Biterin eta Atsegindegin, 25garrenez egingo diren jardunaldietan.
Igandean, berriz, Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du Plaza Berrin, tronpeta jole eta abeslaria, lagun.
Dantzari Festa, Korrika eta beste hainbat zita
Astelehenetik aurrera, berriz, Dantzari Festari emango zaio hasiera, euskal jantzien inguruko erakusketa eta hitzaldiarekin, eta dantzari jaialdiarekin.
Era berean, Korrika asteartean iritsiko da Hernanira.
Eta hurrengo egunetan, gehiago izango da: hitzaldiak, kontzertuak, literaturaz gozatzeko zitak, beste kulturak ezagutzeko ekitaldiak...
Apirileko agenda
1 Jazz kontzertua: Hernaniko Musika Banda eta White Noise. Atsegindegin, 19:00etan.
2 Txistulari Bandaren kontzertua, bi tronpeta-jole eta abeslariarekin, 13:00etan Plaza Berrin.
EXTREMADURAREN INGURUKO XXV.JARDUNALDIAK
1 Inés de Suárezi buruzko hitzaldia, 19:30etan Biterin.
2 Extremadurako jaki eta informazio azoka, 10:00etan hasita, eta Virgen de Guadalupeko koru eta dantzak, Atsegindegin.
XXII. DANTZARI FESTA
3-7 Euskal jantzien erakusketa, Biterin.
6 Hitzaldia: Baserritarren janzkerak, 19:00etan Biterin.
8 Ttarlako dantzari txikiak, 11:30etan Kaxkoan; Euskal Herriko dantzari txikien irteera 17:00etan; eta Erromeria Plaza Berrin 19:00etan.
9 Euskal Herriko dantzariak kalean, 10:45etan hasita. Ekitaldia 13:15etan Plazan. Bukatzeko, bazkaria, omenaldia eta erromeria.
3 Zilegi Eskola: ardo dastaketa, 18:15etan AEK euskaltegian.
4 Korrika ofizialari ongi-etorria, 11:00ak aldera.
5 Hitzaldia: Errugbiaren baloreak enpresan aplikatuak, 14:30etan Biterin.
5 Literatur solasaldia: Ana Jakaren, Ez zen diruagatik, 19:30etan liburutegian.
6 Dantza eta dibertsitate funzionalari buruzko bideo-dantzen proiekzioa eta solasaldia: Wolf / Catch me / Who, me?. Biterin, 19:00etan.
8 Eliz musika kontzertua: Kantuz eta ‘Hernani’ Musika Eskolako Dakapo abesbatza. Milagrosan, 20:00etan.
8 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara Urbieta kalean.
8 Kalez Kale Kantari, 12:30etan Plaza Berritik abiatuta.
15 Marokoar gutiziak eta kontzertua, Atawafok elkartearen eskutik, 12:00etan Atsegindegin.
25 Literatur solasaldia: Natalia Ginzburgen Las pequeñas virtudes, 19:30etan liburutegian.
26 Ipuin kontaketa, Oihana Etxegibelekin Biterin; 17:30etan 3-4 urtekoentzat; 18:00etan, 5-7 urtekoentzat.
26 Hitzaldia: Euskara berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Hizlaria: Luis Mari Zaldua. Moderatzailea: Eñaut Agirre. Biterin, 19:00etan.
29 Haur antzerkia: Titirikontu kontari, Gorakada konpainiaren eskutik, 3 urtetik gorakoentzat, 12:00etan Biterin. Sarrerak salgai, apirilaren 20tik aurrera.
ERAKUSKETAK
Apirilaren 9ra arte Ijitoen bizierak. Lungo Drum. Goiz eta arratsaldez, Biterin.
Apirilaren 10etik 29ra Txo! taldearen pintura erakusketa, Biterin.