Dino Korrika, Korrika berreskuratu zuen belaunaldiarena

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 02:00

Otxandion emango ditu au­rre­neko pausoak, gaur arra­tsaldean, 20garren Korrikak; eta asteartean iritsiko da Her­nanira, goizeko 11:04etan.
Baina Korrika ofiziala iritsi baino lehen, lau Korrika gehi­a­go ibiliko dira herrian barre­na, bihar eta astelehenean.

Korrika Gaztea bihar, Tellerigainetik Plazara
Aurrenekoa, Korrika Gaztea izango da, bihar bertan. Telle­ri­gainen hartuko dute leku­koa, eguerdiko 12:30etan, eta Pla­zan bukatuko dute ibil­bi­dea, ordu erdi beranduago. Parte hartuko dute, Hernani BHI, Inma­ku­lada eta Lanbide Heziketako ikasleek.
Plazara iristean, koreogra­fia egingo dute, Korrikaren abestiarekin; eta Tilosetara mugituko dira gero, triki­tila­rien laguntzaz. Bertan izango dira, ber­tso­lariak eta Lau Txori taldeko abeslariak.

Zita hirukoitza, astelehenean
Eta beste hiru Korrikak, aste­lehenean izango dira, Korrika ofizialaren bezperan. Aurrena, Mikro Korrika abiatuko da Haurreskolatik, 10:15etan; gero, Korrika Txikiak hartuko du lekukoa, 11:00etan Karo­bi­e­ta­ko kioskoan, eta Langile, Txirri­ta, Urumea, Inmakulada eta Eli­za­txoko ikasleen eskutik, Pla­zara iritsiko da.

Dino Korrika, nobedadea
Eta azkenik, arratsalde par­tean egingo dute Dino Ko­rri­ka, aurtengo nobedadea. 16:00etan abiatuko da, Sandiusterritik, adi­nekoen Korrika. Duina esan nahi du dino hitzak, eta hori da irudikatu nahi dutena: errespetua merezi duena. Izan ere, «Korrika berreskuratu eta bizirautea lortu zuen belau­nal­dia osatzen dute, bertan parte hartuko dutenek».
Kontxita Beitiak, Felipe Te­llezek eta Sabino Iragorrik era­mango dute lekukoa. Beitia izango da, gainera, Korrika ofizialeko omendua Hernanin: «dena da zoragarria Korrika­ren inguruan, baina omen­dua izatea ikaragarria da, seku­la­ko poza. Eta Dino Korrikarekin, lekukoa hartuta Plazan sar­tzean... badakit barrenak mu­gituko zaizkidala».
Tellezi ere, «oso ideia po­lita» iruditzen zaio Dino Ko­rri­ka, AEKk eta Zerbitzu So­zia­lek elkarlanean sortu du­tena. Ttapa-Ttapa ekime­ne­ko bolun­tario da bera, eta uste du oso garrantzitsua dela adinekoak kontutan hartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!