Ohiko batzarrerako deia egin du gaurko, Hernaniko Berriak, ostalari eta merkatarien elkarteak. Eguerdiko 13:15etarako egin du aurreneko deialdia, eta 13:45etan bigarrena, Biteriko sukalde gelan, eta joan ala ez, aurretik jakinarazteko eskatu dute, 943 33 30 49 telefonoan edo merkataritza@hernanidendak.eus helbidean.
Ordua dela-eta, luntxa bat izango dela ere azaldu dute.
Urtea itxi eta berria hasi
Gaurkoan, lau puntuko bilera egingo da; 2016ko ekintzak errepasatu eta kontuen balantzea egingo da batetik, eta bestetik, 2017ko ekintzen aurreikuspena eta aurrekontua aztertuko dira.
Irudi aholkularitza tailerra, astelehenean
Bestalde, Berriakek antolatuta, baita ere, irudi aholkularitza tailerra emango da doan, astelehenean, 14:30etatik 16:30etara. Izena eman behar da 943 33 30 49an edo merkataritza@hernanidendak.eus helbidean. Eider Tejedor personal shopperrak emango du.