Agoitzen ariko dira gaur, bost pilotari goizuetar, arratsaldeko 16:00etan hasita: Eñaut Iturain, Axel Salaberria, Oier Ruiz, Xanet Apezetxea eta Antton Apezetxea; 17:30etan dauka partidua, azken honek. Aurreko ostiralean, galdu egin zuten Iturainek eta Xanet Apezetxeak, Irurtzunen kontra (17-18); irabazi Oihan Etxeberriak eta Beñat Apezetxeak, Oberenaren kontra (18-13); eta irabazi baita ere, Iker Salaberriak GRAVNIan, Aurrekoetxea bizkaitarrari (22-19). Ligaxkako lider dago, eta hurrengo asteburuan dauka azkenekoa, Iparralderen kontra. Asteazkenean, berriz, Goñi Memorialeko semifinala irabazi zuen Salaberriak Zumarragan, Gorrotxategirekin, Santxo eta Quinaren kontra (22-18). Apirilaren 12an izanen du finala, asteazkenarekin.