Plenoa, datorren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Datorren asteazkenean egingo du ohiko plenoa Astiga­rra­ga­ko Udalak. Udaletxeko areto nagusian izango da, eguerdiko 13:30etan hasita, eta guztira, 17 puntu dauzkate lantzeko.
Bertan landuko dute, aurrena, alkatearen hainbat eskumen osoko bilkurari eskuorde­tzea; eta ondoren, 2017-2019ko dirulaguntzen Plan Estrate­gi­koa, Hiri Antolaketa Plan Oro­korraren aldaketak, abereak eduki eta babesteko ordenan­tzaren aldaketa...
Bozkatuko dute, baita ere, altxortegiko gerakinari buruz, kontuhartzailearen proposamena onartzea. 
Eta bukatzeko, hiru mozio eztabaidatuko dituzte: EAJk eta EH Bilduk aurkeztutako mo­zio bateratua, etxegabetzeak ekiditeko; eta EH Bildu­ren beste bi, Guernica Gernikara eta alkate kurduekin elkartasuna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!