Herriartekoa Ereñotzun, eta Eskolarteko finala, Azpeitian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 02:00

Bi zita garrantzitsu izango dituzte asteburuan Hernani eta Ereñotzuko bertsolariek.
Batetik, Gipuzkoako Herri­ar­­teko Bertsolari Txapelketan, Ereñotzuk final laurdenetako azken saioa izango du, ostiralean Ur Mian.
Bestetik, Andoni Mujika gaz­tea Gipuzkoako Eskolar­te­ko Txapelketako finalean izango da, igandean, Azpe­iti­an, Bertso Eskolen Egunean.

Irabazi beharra, final erdietara pasatzeko
Herriarteko Txapelketan ederki hasi zen Ereñotzu, eta erraz sailkatu zen final laurdeneta­ra­­ko. Baina fase honetako au­rreneko saioan, lehengo ostiralean, galdu egin zuen 14 eta 10, Asteasu-Zizurkilen kontra.

Oraingo bertso saioa irekia eta doan izango da, eta ez afari baten bueltakoa.

Ostiral honetan, berriz, Ur Mian kantatuko dute Iñaki Zelaiak, Aritz Zerainek eta Arnaitz Lasartek, Oñatiko Txinparta 1 taldearen kontra. Saioa 22:30etan izango da, eta irekia, doan izango da, eta ez afari baten bueltakoa. Ani­moak beharko dituzte, irabazi beharra baitaukate. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!