Udaleko Kulturartekotasun Arloak antolatuta, ijitoen bizimoduaren inguruko erakusketa ikusi daiteke Biterin: Ijitoen Bizierak. Lungo Drom. Argazki eta informazio panelen bitartez ezagutu daitezke ijitoen bizierak, XXI. mendeko ijito gazteen ikusmoldea, zineman izan duten papera, erlijioa eta espiritualtasuna bizitzeko era, familiaren garrantzia, hezkuntza... Apirilaren 9ra arte ikusi ahal izango da.