Astelehenean bisita berezia jaso zuten PSE-EE alderdiko kideek; Estefania Morcillo eta Kongresuko diputatua den Odon Elorza izan ziren Hernaniko egoitzan. Hauek, Pedro Sanchezen aldeko kanpaina egin zuten, Alderdi Sozialistako Idazkaritza Nagusirako hiru hautagai dauden honetan. Beste bi hautagaiak, Patxi Lopez eta Susana Diaz dira, eta primarioetan aurrez aurre izango dira.