«Sistema karstikoaren berri modu pedagogikoan ikasteko aproposa da Iturmendiko kobazuloa»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 02:00

Iturmendiko jentilzuloa, Txan­­­pinoiaren kobazuloa izenarekin ere ezaguna, «Hernaniko on­da­re natural garrantzitsua» dela azpimarratu zuten atzo, Felix Ugarte espeleologia elkarteko lehendakari Txomin Ugaldek, eta Mikel Uzkudun eta Jon Ziganda kideek, argitaratu berri duten Mendi txiki baten is­to­ri­oa liburu pedagogi­koa­ren aur­kezpenean. Izan ere, «sistema kars­ti­ko oso baten ezau­garri guz­tiak ikusi bai­tai­tezke bertan, eskala txikian», azaldu zuten.
Hain zuzen, 10-12 urte ar­teko gaztetxoei zuzendutako liburuxka hau Hernaniko eta in­guruko ikastetxeetako ira­kas­leei helaraziko diete, eta nahi duenak Biterin ere es­katu dezake, dagoeneko.

Lau elementuak biltzen dituen lurpeko ingurunea
Aurkezpenean, Koro Etxe­be­rria kultura zinegotziak eske­rrak eman zizkion elkarteari egin­­dako lanagatik, eta libu­rux­­karen enfoke pedagogikoa az­­pimarratu zuen.
Elkarteko kideen esanetan, «sistema karstikoaren berri mo­­du pedagogikoan ikasteko apro­­posa da Iturmendi. Ka­re­ha­­rria oso ohikoa da Euskal He­­rri­ko mendietan: Santa Bar­ba­ran, Er­nion, Aralarren, Pi­ri­ni­oetan... eta  gaztetxoek ez du­te ulertzen 15km-tan no­la fun­tzio­natzen du­en sistema kars­ti­koak. Itur­men­din, es­kala txi­kian ikusi dai­teke osorik: isur­­bidea, itur­bu­rua, lurpeko erre­ka. Gainera, Itur­mendiren ba­lioa oso haun­dia da, lau ele­men­tuak biltzen dituen lur­pe­ko ingurunea baita: ingurune fi­­sikoa (sistema karstikoa), bio­lo­gikoa (erreku­pe­ra­zioari es­ker xa­guxarrak itzuli dira), ar­keo­lo­giko-paleonto­lo­gi­koa (az­­tar­nak aurkitu dira), eta et­no­grafikoa (kobazuloari lotu­ta­ko kondaira gorde da). 

Bisitatzeko egokia
Iturmendik daukan balioa dela medio, ikasleek ko­ba­zu­loa bisitatu, eta in­ter­pre­tazio zentroa sor­tzeko au­kera ere buruan darabilkite, «180 m­i­li­oi urtetako historia eta gehia­go gordetzen baita bertan; lurrak bizirik jarraitzen du». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!