Zinegoak jaialdiaren 14garren edizioa martxan dago; kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez, gaylesbotrans kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea dauka helburu.
Zentzu horretan, herriz herri zabaltzen dira lan horiek, eta gaurkoan, jaialdiko 6 film labur jarriko dira Biterin, 19:00etan hasita eta debalde, Martxoaren 8aren bueltan Berdintasun Kontseiluak antolatutako egitarauaren bueltan.
Sei film labur
Homosexualitateari buruzko laburrak dira, eta jatorrizko bertsioan eta euskerazko azpitituluekin ikusi ahal izango dira.
¡No es nada! filmean, homosexuala izateagatik institutuan eraso egin dioten gaztearen istorioa kontatzen da. Garber Lover, berriz, bi nesken arteko harremanari buruzkoa da. Ana se intoarce, homofobiaren ingurukoa; #NotGuilty, homosexual izateagatik zigorra jasotako gazte bati buruzkoa; Grávido ere, tolerantzia ezari aurre egin behar dion gazteari buruzkoa da. Azkenik, Oh be joyful, biloba armairutik ateratzen lagundu nahi duen emakumearen istorioa da.