Derbiko puntuak, astigartarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 02:00

Balio haundiko garaipena lor­­tu zuten Mundarrok la­run­­batean Her­na­­niko Zubipe ze­laian. 0-1 ira­­bazi zuten as­ti­gartarrek hernania­rren ar­te­ko derbia, eta beraz, bul­tzada ikaragarria suposatzen dituen hiru puntuak etxeratu zituz­ten moreek.

Hernaniarrak nagusi, hasiera batean
Partidua hasi bezain pronto nagusitu ziren hernaniarrak, baina berehala bereganatu zu­ten baloia moreek. Orduan izan zuten, hain zuzen, gole­rako aurreneko aukera Igo­rren eskutik.
Atsedenalditik bueltan, al­diz, egoera aldatu egin zen. Go­­gor ekin zioten moreek, ba­tez ere, Guti eta Igorrek era­gindako kontraatakeekin.
Bigarren zatia aurrera zijoala, jokalari hernaniar ba­ten kaleratzea barkatu zen, ez zen hala izan, ordea, Mun­da­rrokoekin. Izan ere, bigarren txartel horiaren ostean, Teru kanporatua izan zen, eta beraz, 10 gizonekin geratu ziren moreak. Horrek ez zituen ahuldu, eta hurrengo jokaldian merezitako saria lortu zuten: Gutiren gola.
Hernaniarrek presioa na­ba­ritu zuten beraien gain, baina ezin izan zuten ezer egin.

Aurkari zuzenen emaitzak ere, astigartarren alde
Hernaniren aurkako par­ti­duko emaitza bakarrik ez, bes­te aurkari zuzenena ere, moreen alde izan zen. Hain zu­zen, jaitsiera postuetan dauden taldeek, Dunboa, Ro­teta eta Behobiak galdu egin zuten, hortaz, Mundarro sail­kapenean sendotu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!