«LHko 6. mailakoak udal lokal batera lekualdatzea izan liteke konponbide bat»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 02:00

Udal gobernu taldeak jakina­razi du legealdiko erronka na­gusiaren aurrean daudela: «Herri Eskolak duen gela fal­tari behin betiko konpon­bi­dea aurkitu beharrari, hain zu­zen».
Herri Eskolako zuzenda­ritzak bere kezka adierazi on­doren ekin diote erronkari: «da­torren ikasturtean, izene­mate berriek ikastolaren bar­ne antolakuntza moldatu be­har izatea eragingo dute», azal­du du Udalak. Gainera, adie­razi dute, beste kontu ba­tek are gehiago larritzen ditu­ela: «bi ikasturte barru, ez da egongo espaziorik ikasle be­rrien eskaera osoari erantzu­na emateko».

Udal gobernua konponbide ezberdinak aztertzen
Horrela, beraz, diote «2019-2020 ikasturtean, ez da le­kurik egongo izena eman nahi duten 2 urteko ikasle be­rri guz­tiak hartzeko, beraz, EAJren Udal gobernua kon­pon­bide ezberdinak aztertzen ari da, gure herriko umeak le­kurik gabe gera ez daitezen».
Horren aurrean, argi diote: «badirudi 4 edo 5 ikasturte izango direla ikastola kolap­sa­tuko dutenak, baina Udal gobernuak arazoa behin be­tiko konpondu nahi du».
Baina konponbide defini­ti­bo­rako beharren txostena, eta Eusko Jaurlaritzaren diru­laguntza bermatu behar de­nez, aldi baterako soluzioaren bila dabil Udala: «epe bate­rako Lehen Hezkuntzako 6. maila­koak udal lokal batera lekual­datzea izan liteke kon­pon­bideetako bat, EAJren us­tez». Eta diotenez, «Hezkun­tza Delegaritzak begi onez ikusi du aukera».
Izan ere, «EH Bilduk egin­dako planifikazio okerra de­la eta, Udal gobernu jeltzalea behartuta legoke zehaztuga­be­ko epe batez barrakoiak onartzera». Dena den, «egoe­ra hori inork nahi ez duenez, EAJk aipatutako behin behi­ne­ko konponbide hori plante­tuko dio bai Hezkuntzari, bai­ta Herri Eskolako zuzendari­tzari ere». Horrela, Udalak azaldu duenez, «Herri Eskola behin betiko kontsolidatuko duen proiektua egin bitarte­an, bera­ien haurrak Herri Eskolan matrikulatu nahi di­tuzten familia guztiek aukera izango dute, eta nagusienek duinta­sunez jaso ahal izango dituzte beraien eskolak».

«EH Bil­­du etengabeko inprobisa­zioan dabil ikastolako espazio falta konpontzeko»

«Haunditze obra ez da modu egokian egin»
Beste kezka bat ere badu Udal gobernuak: «legealdian EH Bil­duk kudeatu zuen ikastola­ren haunditze obra ez zelako modu egokian egin. Obraren kostua 1.171.490,75€ izan da guztira, eta kopuru horretatik Udalak %55a bere gain hartu behar izan du, berez zegokio­na baino %15 gehiago. Izan ere, EH Bilduk ez zuen ondo koor­dinatu Eusko Jaurlaritza­rekin dirulaguntza jasotzeko aur­kez­tu beharreko proiek­tua; hain zuzen, ikasketa-zentroak eraberritzeko edota haundi­tzeko ematen dena».
Eta orain ere, modu dese­gokian ari direla diote: «EH Bil­­du etengabeko inprobisa­zioan dabil ikastolako espazio falta konpontzeko. Gaitasun falta­ren adierazle garbia da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!