Nola hitz egin drogei buruz seme-alabekin hitzaldia eskainiko du Ai Laket elkarteak bihar, Herri Eskolako areto nagusian.
Arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte, ordu eta erdiz arituko da elkarteko kidea drogei buruz seme-alabekin aritzeko gakoak eskaintzen bertaratutako gurasoei.
Ia 20 urte lanean diharduen Ai Laket elkarteko aditu bat izango da hizlaria.
Gurasoen zalantzak argitzea, helburu
Guraso gehienek zalantza haundiak izaten dituzte gaiaz seme-alabekin hitz egiteko garaian, horregatik, hain zuzen, antolatu du hitzaldia Herri Eskolako guraso elkarteak.
Horretarako, Ai Laket elkartearengana jo dute, eta bertako aditu batek argituko ditu gurasoen kezkak.
Herri Eskolako gurasoen zalantzak argitzea da helburu nagusia.
Lanean, ia 20 urtez
1998. urtean sortu zuten Ai Laket, droga ilegalen erabileraren igoeragatik kezkatuta. Ordutik, drogen prebentzioan egiten dute lan.