Alicanteko Calpe herrira joateko, hamar eguneko bidaia antolatu du Galtzaur jubilatuen elkarteak, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean. Beste kideekin batera bertara joan nahi duenak, aurretik izena eman beharko du. Horretarako hiru egun zehaztu dituzte: datorren astelehena, asteartea, eta asteazkena, hain zuzen. Galtzaurren bulegoan apuntatu behar da, eta bertan emango dituzte, baita ere, bidaiaren inguruko xehetasun guztiak.