Hamar egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren, Iruñean bukatuko da 20. Korrika apirilaren 9an. Festa antolatuko dute bertan, eta joan nahi duenarentzat autobusa antolatu du Hernanialdeko AEK euskaltegiak. Astigarragako taxi geltokitik abiatuko da autobusa goizeko
08:30etan, eta Hernanin eta Urnietan geldialdia egin ondoren joango da Iruñearantz. Buelta, aldiz, iluntzeko 20:00etan egingo dute. Ikatza eta Zipotza tabernetan eta AEKn bertan erosi daitezke autobuserako txartelak, 12 euroan.