Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu dute asteburuan Xabier Apaolaza eta Oinatz Insausti infantilen bigarren mailako pelotariek, eta baita irabazi ere! Mundarroko Lizeagatarren bikoteari 18 eta 15 irabazi zioten, eta horrela, Hernaniko klubarentzako denboraldiko bederatzigarren txapela lortu zuten. Zorte onik izan ez zuena, berriz, Ioritz Arrieta izan zen; ibilbide bikaina egin ondoren, ez zuen lortu Espainiako Txapelketako finalera pasatzea.