«Guretzako garrantzitsua da emakumezkoen diskurtso-musikal berria ikusaraztea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 28a, 02:00

Martxoaren 8aren bueltan Hernaniko Udalak eta Ber­din­ta­sun Kontseiluak antola­tu­ta­ko egitarauaren barruan, hiru ema­kume kubatarrek Del Son de la Ma Teodora a Son a Felina proiektua aurkeztuko dute gaur Biterin, doan, 19:00etan hasita; aurrena, hitzaldia izan­go da Ailyn Fong Ma­cei­ra­ren eskutik, emakume kuba­ta­rrek bertako musikan eta ga­ra­penean egindako ekar­pe­naren inguruan, eta ondoren, kontzertua emango du Duo Jade bikoteak, Yanaysa Prieto Pedrosok eta Maygred Felina Bourricaudy Blancok, alegia.
Hain zuzen, Duo Jade bi­ko­tea ezaguna da Euskal He­rri­an, lehenago ere izana baita, adi­bidez, disko bat grabatzen, Pirritx, Porrotx eta Marimo­to­txekin. Hernanin ere izana da, orain urte batzuk.
Egungo diskurtso-musikal berria, berdintasunaren aldeko arma
Gaurko hitzaldia dokumental labur batekin hasiko dute, eta bertan erakutsiko dute zein diren emakume musikari ku­batarrek egun dauzkaten erronkak.
«Datuek diote emakume kubatarrek musika munduan duten presentzia haunditu eta indartzen ari dela, alor guz­tietan: musikagile, inter­prete, instrumentista, musikologo, orkestra zuzendari eta abar luze batean. Baina oraindik gehiago dira, eta nabarmen, gi­zonak. Era berean, tristea da, baina musikak Kuban la­gun­du egin du gizartean aur­ki daitekeen patroi matxista indartzen. Horregatik, gu­re­tza­ko garrantzitsua da ema­ku­mezkoen diskurtso-musi­kal berria ikusaraztea. Nahiz eta egungo norma sozio-fa­mi­liar patriarkala ez den kultura retrogradoagoak bezain des­po­ta, oraindik ere ez dago ge­ne­ro berdintasunik, eta egun­go emakume gazteeen belau­nal­diak daukan musika dis­kurtsoa, horren kontrako arma izan daiteke».

Martxoaren 8ko egitarauarekin bukatzeko, ‘Zinegoak’ jaialdiko film batzuk ikusteko aukera izango da bihar.

Musika, salatu, proposatu, sortu eta sustatzeko
Dagoeneko hainbat traba gain­ditu ditu, hain zuzen, mu­si­ka diskurtso berri horrek.
«Sexu aniztasuna erreko­no­zi­tu eta onartzea lortu du­gu; ikusarazi egin dira per­tso­na homosexualak edota hete­ro­sexuala ez den bestelako sexu orientazioa dutenak». Urtee­ta­ko lanaren ondorio izan da hori, hala ere. «Badira musika motak, historikoki aska­tzai­le­ak izan direnak, diskurtso in­kon­for­mista eta aurrei­ri­tzi­rik ga­bea erabili dutenak: rapa, trova, re­ggaea, rumba...». Eta horien hainbat adibide eman dituzte: Las Krudas, Duo Obse­sion, Da­nay Suarez... Duo Jade berak, tra­dizioa eta musika ga­rai­kidea uz­tartuko ditu gaurkoan.

Zinegoak, bihar
Bestalde, martxoaren 8ko egi­tarauaren barruan, Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans jaial­diko filmak jarriko dira bihar Biterin, 19:00etan baita ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!