Webgune berria laster martxan, museoa bisitatzeko aukera errazteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 28a, 02:00

Iaz bertan behera geratu zen  Chillida Leku berriro irekitzeko akordio saiakera, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Fo­ru Aldundiaren eta Chillida familiaren artekoa. Hala ere, bisitariak jasotzen segitu du museoak, eta orain, webgunea berritzeko asmoa azaldu du, aukera hori errazteko.

Apirilean, martxan
Oraindik ez dakite webgunea www.museochillidaleku.com domeinuan mantenduko den edo aldatu egingo den, baina apirilean martxan jartzea espero da.
Modu horretan, webgune horretan bertan formulario bat betetzeko aukera izango da, museoa bisitatu nahi duenaren datuak jasotzeko, eta horrela, erraztu egingo da bisitarako eguna zehaztea.

Orain arte 15 euroko laguntza eskatu da, museorako sarrera gisa.

Izan ere, museoa itxita egon den urte hauetan ere, urtero 4.000 eta 6.000 bisitari inguru pasa dira bertatik, telefonoz edo email bidez museoko langileekin harremanetan jarrita. Orain arte, 15 euroko laguntza eskatu izan da, sarrera gisa, eta horrekin, museoaren mantenimenduak eragindako gastuen %25 ordaintzen da, museoko arduradunen esanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!