Ohiko batzarra eta irudi aholkularitza tailerra, hurrengo zitak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 28a, 02:00

Urteko ohiko batzarra deitu du Berriak, merkatarien eta ostalarien elkarteak, ostegunerako. Jakinarazi dute, eguerdian egin­go denez, luntxa izango dela.

Urteko balantzea eta ekintza berrien plangintza
Lau puntu jarri dituzte osteguneko batzarrerako: 2016ko ekin­tzen balorazioa, 2016ko kontuen balantzea, 2017ko ekintzen aurreikuspena eta 2017ko aurrekontua.
Horiek guztiak aztertzeko zita Biterin jarri dute, sukalde gelan, ostegunean, 13:15etan. Bigarren deialdia 13:45etarako egin dute.
Bilerara joango diren ala ez, au­rretik zehazteko eskatu du­te, 943 33 30 49 telefonoan edo merkataritza@hernanidendak.eus helbidean.

Apirilaren 3an, tailerra
Bestalde, apirilaren 3rako iru­di aholkukaritza tailerra antolatu du elkarteak, 14:30etatik 16:30e­tara Biterin. Eider Te­je­dor, irudi aholkulari eta per­so­nal shopper hernaniarrak eman­go du, debalde, baina au­rretik izena emateko eskatu dute, aurrez aipatutako telefono edo helbidean. Te­je­dorrek azalduko du zein ga­rran­tzitsua den norberaren iru­dia, ahozkoa ez den komunikazioan, eta horrela, aholkuak emango ditu, norberaren izaerarekin bat datorren jantzi egokienak nola aukeratu ikasteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!