Gaur hasiko da banakako mus txapelketako lehen kanporaketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 1a, 02:00

Txantxangorrin binakako eta banakako mus txapelketak jokatzen ari dira egunotan. Atzo jokatzekoak ziren binakako txapelketaren errepeska partidak: Joxe Mari-Ibon/Bixente-Lapa; Goikoetxea anaiak/Arraras-Tottoko; Niko-Paste/Alber-Pedro; Pablo-Niko/Luis-Sagarna. Akats bat medio atzoko Kronikan ez ziren partida horiek azaldu, banakako gaurko txapelketakoak baizik. Banakako txapelketako lehen kanporaketa partidak gaur eta bihar izango dira. Gaurko partidak: Bixente Goñi/Monroy II; Lukas Lopez/Joxe Martin Tijero; Emilio Crespo/Juan Mari Otaegi; Jabier Oskoz/Atan. Lapazaran. Biharko partidak: Manu Loinaz/Juan Urruzola; Bix. Goikoetxea/J.M. Ormazabal; Joxe Etxarri/J.M. Goikoetxea; eta Ib. Dominguez/F. Galan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!