Bilera bihar denbora mugatuko aparkamenduen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 1a, 02:00

BIHAR, osteguna, bilera izango da Biterin, Antxon Costa Udaleko trafiko eta udaltzaingo arloko zinegotziak deituta, Biterin 20:00etan. Costak denbora mugatuko aparkamenduak jartzeko asmoen inguruan informazioa emango die dendari eta bizilagunei. Alegazioak ere aurkeztu daitezke proiektu honi. Aparkamendu mugatuak Urbieta eta Elkanon Udalak jakinarazi duenez gehienez ordu erdiz aparkatzeko ´gune urdinak` jarriko dituzte Urbieta eta Elkanon, ordu komertzialean eta formula horrek funtzionatzen duela ikusten bada herriko beste leku batzuetara zabalduko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!