Antonio Minerrek bigarren egin zuen igandean, Benta Berriko tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 1a

IGANDEAN jokatu zen Floridako Benta Berri bolatokian Gipuzkoako Erregularidade Txapelketako bigarren tiraldia. Bertan hainbat hernaniarrek parte hartu zuten. Tiraldiko lehen sailkatua Segurako A. Agirre izan zen, 48 brila botata. Brila kopuru berdinak botata, Antonio Miner ereñotzuarra geratu zen bigarren postuan, Ur-mia taldetik. Elur Txoriko J. Zapirain eta M. Burugainek, 47 eta 46 brila bota zituzten hurrenez hurren eta J.M Usabiagak ere 46 brila bota zituen, Burugainek bezalaxe. Idiazabalgo San Blasetan tiraldia Datorren igande goizean, Idiazabalen, txapelketaz kanpoko tiraldia izango da, San Blas jaiak direla-eta. Inskripzioak goizeko 09:30etatik 11:30etara egin daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!