1979an jaio eta Langile ikastolan jaiotakoek kinto afaria antolatu dute datorren martxoaren 25ean. Afaria Elutxeta sagardotegian izango da eta izena emateko kontu bat ireki dute (Kutxa:2101004109 01138743.8.) bertan 30 euro sartu behar dira afarirako. Antolatzaileek ikasle ohi guztiak animatu dituzte afarira joateko eta horren berri ahoz aho zabaltzeko. Aurrerago jakinaraziko dute hitzordua noiz eta non egingo den.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!