HERNANIK ezin izan zuen Irunen kontrako partidua irabazi joan den asteburuan. Arduradunen iritziz partidu nahiko latza izan zen eta egunak eta orduak ere ez zuten gehiegi lagundu (igandean 19:30etan jokatu zuten).
Partidua hasi eta berehala Iñigo Vilari bi txartel hori atera zizkioten eta Hernani hamar jokalarirekin geratu zen. Bigarren denboran berriz Gorka Kijerak gorria ikusi zuen. Baja hauek datorren partidurako ´nahiko garrantzitsuak` direla aitortu du Jon Loranek, CD. Hernaniko koordinatzaileak.
2-0 galtzen zijoala, Hernanik gola sartu zuen partidua amaitzear zegoela, Joseba Portillok falta bat botata.
Irudi hobea eman
Loranen hitzetan partidua ez zen ona izan eta espero dute ´ezusteko bat` izatea besterik gabe eta datorren astean Anaitasunaren kontra betiko joko onarekin jarraitzea. Hernanik sailapenaren azpiko aldea atzean utzi nahiko luke hurrengo jardunaldietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!