Martindegiko errepidean zebrabidea eta semaforoa jarri dituzte

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 31a, 02:00

UDALEKO Hirigintza Zinegotziak, Iñaki Arratibelek prentsa oharra bidali du Hernaniko Kronikara, jakitera eman du jadanik jarri dituztela Martindegi auzotik pasatzen den bidean (Hernanitik Astigarragara dijoana) zebra-bidea eta semaforoak. Botoia sakatzekoa Zehazki esateko, bi semaforo jarri dituzte, norabide bakoitzeko bat eta oinezkoentzako bestea. Semaforoa botoi bat sakatuta aktibatzen da eta segundu batzuk igarota berriro jartzen da gorri oinezkoentzat. Dagoeneko martxan da semaforoa, Udaletik esan dutenez. ´Esfortzuak merezi izan du` Martindegiko bizilagunak keja azaldu ziren duela hilabete batzuk errepideak eragiten zituen kalteengatik eta hainbat protestaldi eta bileren bidez eskatu zuten autobus parada berria, espaloi egoki bat, zebra bidea eta semaforoa jartzeko. Obra horien eskumena Diputazioari dagokio, baina Udala ere sartu da kudeaketa lanetan. Hirigintza zinegotziaren hitzetan: ´Kudeaketa konplexua izan da, baina esfortzuak merezi izan du, segurtasuna nabarmen hobetu baita`. Arratibelen iritziz Udalak eta Diputazioak eginiko obrekin inguruak ´asko irabazi du, instalazio hauei esker oinezkoen ezustekoak eta istripuak ekidingo baitira, eta hala neurri batean Urumeako autobiaren eraikuntzak sortutako trabak gutxituko dira`, dio zinegotziak. Bizilagunak konforme Martindegiko bizilagunek Kronikari azaldu diotenez konforme daude egindako obrekin. Hala ere, pena dute neurri horiek errepidea egin baino lehenago aurreikusi ez zirelako eta protestan atera behar izan zutelako. Gainera, azaldu dutenez Diputazioak oraindik ez dio ordaindu obrak egiten aritu den gremioari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!