ESKOLA Agenda 21 proiektuaren barruan, mugikortasunari buruzko diagnostikoa egingo dute aurten Hernaniko hiru ikastetxek. Bigarren urtea da horrelako ekimen bat martxan jartzen dutela (iaz, Urumea ikastolako ikasleek hondakinen inguruko azterketa bat egin zuten). Izan ere, proiektu honen helburuen artean dago haurrak ingurugiro gaietan kontzientziatzea.
Elizatxo eta Langilek
ere parte hartuko dute
Aurtengo ekimenari Elizatxo eta Langile ikastolak gehitu zaizkie, Urumeaz gain. Lehen Hezkuntzako haurrek ikastetxe barruan eta herri mailan euren mugikortasunaren inguruko azterketa bat egingo dute, Artelatz-ekin batera. Diagnostikoa datorren maiatzaren 24ean aurkeztuko diote Udalari, egun horretan izango den Udal Plenoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!