Aholkularitza eta laguntza etorkinei

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 30a, 02:00

AMHER elkarte multikulturalak astelehenero eskaintzen du aholkularitza eta laguntza zerbitzua 19:00etatik 21:00etara, Iturritxo Auzo elkarteko lokalean, Latsunbe Berrin. Gaur ere bertan izango dira taldekideak eta dei egin diete laguntza hori behar duten guztiei bertara azaltzeko. Horrez gain, gainerako herritarrei ere dei egin die AMHERek ezagutzen dituzten etorkinak informatu eta laguntza ematera. Taldeak jakitera eman du ondoko gaien inguruko aholkularitza eskaintzen duela: paperak erregularizatzea, lan arazoak, gizarte zerbitzuak, tratu txarrak, etxebizitza, hezkuntza, euskara, osasungintza eta bestelako edozein kontsulta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!