Lizarrako gaiteroen kontzertua izango da gaur Biterin, arratsaldeko 19:30etan. Hernaniko udal musika eskolan antolatzen dituen kontzertuen barruan dago gaurko kontzertua.
Dultzainak historia luzea du Lizarran eta bertako dultzaina joleak entzuteko aukera izango da gaur Hernanin. Lizarrakoa da dultzaina erakusten hasi ziren lehenengotako eskola Nafarroan, eta diotenez dultzaina suspertu izanaren arrazoietako bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!