Hernanin bildutakoa Donostiara bidali dute. Bestalde, saharar herriari buruzko
argazki erakusketa izango da Biterin, ostegunetik aurrera.
gipuzkoako hainbat herritan bezalaxe, Hernanin ere oinarrizko gauzak biltzen aritu dira sahararren kanpamenduetara bidaltzeko. Joan den ostegunean elkartu ziren bildutakoa kontatu eta paketeak egitera eta Kronikari jakinarazi diotenez 3000 kilo azukre eta atun eta 32 kaxa konpresa bildu dira Hernanin, komertzioetan, ikastetxeetan, Biterin eta Plaza Berriko Haiman. Iaz baino dezentez elikagai gehiago bildu dute aurten, iaz 2000 kilo inguru baitziren bildutako janaria. Hau guztia Donostiara bidali dute eta Donostiatik eramango dute orain saharar Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara, Gipuzkoako beste herrietan bildutako guztiarekin batean.
Argazki erakusketa Biterin
Saharar herriarekin lotutako gauza gehiago ere bada egunotan Hernanin, eta datorren ostegunetik aurrera argazki erakusketa jarriko dute Biteri kultur etxean. Ander Gillenearen ´saharaui, herri bat erbestean` argazki erakusketa egongo da ikusgai, otsailaren 2tik 16ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!