Seniorretako batel liga otsailean, eta trainerillak apirilean

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 29a, 02:00

Udaran, Hernaniko arraunlariek Trintxerpeko traineruarekin jarraituko dute lanean, datorren denboraldirako prestatzen. Entrenatzailearen ustez, klabea da udarako errodaje hori.

Otsailaren 12an hasiko da Gipuzkoako batel liga, Trintxerpen, eta hor estrenatuko da Hernaniko ontzi berria. Batel ligak zazpi jardunaldi izango ditu eta Trintxerpen ezezik, estropadak Orion, Zumaian, Pasaian eta Donibane Loitzunen izango dira. Herri batzuetan, bina. Gipuzkoako liga bukatzean, apirilaren 7-8an Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute, eta handik bi astera Euskadikoa. Hernaniren bigarren proba garrantzitsua trainerilla liga izango da. Bateletan bezala, trainerilletan ere liga motza izango da, apirilaren 29an hasi Donibane Loitzunen eta maiatzaren 14an bukatuko da Getarian. Denera, sei estropada jokatuko dituzte. Ligaren ondoren, Gipuzkoako txapelketa eta Euskadikoa jokatuko dira. Udaran, Hernaniko arraun-lariak Trintxerpeko traineruarekin ariko dira, datorren denboraldiari begira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!