AEK euskaltegiak Zilegi Eskolak antolatzen ditu ikasle nahiz animatzen den guztiarentzat, gai desberdinen bueltan. Gaurtik ostegunera masajeari buruzko ikastaroa izango da Hernaniko AEKko lokalean, Larramendi kalean. Izena eman edo informatzeko deitu 943 55 78 79 telefonora edo AEKko Larramendiko lokaletik pasa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!