Mertxe Etxeberria

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 29a, 02:00

Mertxe Etxeberriak atzoko diskurtsoan esan zuen ilegalizazioaren ondorioz kale gorrian gelditu zela BH ´legitimoa den gure ordezkaritza politikoa udalean aurrera eramateko baliabiderik gabe`. Hala ere, BH zerrenda bozkatuena izan zela gogora ekarri zuen Etxeberriak ´baina PP eta PSOEko kolonialisten nahia, bertako hainbat partiduren utzikeriak lagunduta, herriaren hitza alde batera` botatzea izan zela esan zuen. Salatu zuen geroztik ´edozeinek eskatu lezakeen udal lokalen erabilera ere` debekatu zaiola BHri eta ´herriak eman ez dien ordezkaritza` bereganatu dutela zenbait alderdik. Ezker Abertzaleak amorerik ez duela emango gaineratu zuen alkate ohiak eta ´hernaniarren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoak` lokal baten beharra ekarri diola BHri. ´Udaletxea berriro gotorleku bilakatu denean lokal hau irekia nahi dugu` adierazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!