´Herritarren kezkak, ideiak eta aportazioak jasotzeko bilgunea` izatea nahi du BHk.
Bildu Hernani plataformak lokal berria du Kardaberaz 24an (garai batean Jarki taberna izan zen lekuan) eta atzo inauguratu zuten publikoki. Eguerdian No apartheid zioen pankarta baten atzean kontzentrazioa egin zuten Plazan eta 12:30ak inguruan egin zen inaugurazio ekitaldia, txalaparta, bertsolari eta dantzariekin, lokal aurrean bertan.
Asteartetan irekia
Bildu Hernani plataformaren izenean, plataformako zerrendaburu eta aurreko legegintzaldiko alkate Mertxe Etxeberriak hitz egin zuen eta jendeari gonbitea luzatu zion beren kezka, ideia eta aportazioekin lokal berrira azaltzeko. Printzipioz asteartetan egoten dira bertan, 19:30etatik aurrera. Aurrerago egun gehiagotan zabalduko dute lokala, BHko kideek atzo esan zutenez eta orain ere ´argia dagoenean lasai sartzeko` dei egin zieten herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!