Gurpil dantza Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 31a, 02:00

IGANDE honetan izan zen Fagollagan Trialsineko Gipuzkoako Txapelketako lehenengo saioa. Bertan jendetza bildu zen, harkaitz gaineko gurpil dantza ikusgarriak txalotzeko asmotan. 52 lagunek hartu zuten parte igandeko saioan, nagusi, junior, alebin eta infantilen artean. Nagusietan Benito Rosek egin zuen lehenengo, penalizaziorik ez baitzuen izan. Bigarren Alberto Gomez izan zen eta Iker Lezeta berriz, Munduko txapelduna, hirugarren gelditu zen. Juniorretan Raul Ferrerasek egin zuen saio hoberena eta infantil mailan Ion Areitiok. Atzoko saioan neska bakarrak parte hartu zuen, Maitane Andueza eta -17 egin zuen penalizazioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!