Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du 2006an Hernanin egingo dituen inbertsioen berri eta aurtengorako 27 miloi euroko gastu eta inbertsioa du aurrikusia. 40 partidatan jarriko du dirua Foru Aldundiak, Departamentu desberdinetatik. Inbertsio oso desberdinak dira, batzuk urtero ematen dituztenak: errepideak zaintzeko, Ongintza Patronaturako programetarako, Zaharren Egoitza eta Eguneko Zentroa mantentzeko laguntzak eta abar.
Obra puntualetarako
laguntzak
Aurtengorako aurrikusita dauden zenbait obra eta lanetarako diru laguntzak ere baditu Diputazioak 2006ko aurrekontuetan. Zaharren Egoitza haunditzeko, Donostiako bigarren ingurabidea, Hernani-Urnieta bidegorri zatirako edo dagoeneko egiten hasiak dauden igerileku irekietarako partidak aurrikusten dira, besteak beste. Proiektu hauetako batzuk Diputazio berarenak dira eta beste batzuk Udalarenak, baina, Diputazioak diruz lagunduko dituenak. Agirian sartuta daude konpromiso kredituak, Inbertsioen Aparteko Planean jasotako diru sailak eta baita Bidegi sozietate publikoarenak ere.
Txabarri: ´Lankidetza
zabalaren isla da`
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak gutuna bidali dio Joxan Rekondo Hernaniko Alkateari, Diputazio bertatik jakitera eman dutenez. Gutunean, egingo dituzten gastu eta inbertsioen agiria bidali dio Txabarrik eta bertan azapimarratzen du `gardentasun potikoaren eta udalen eta aldundiaren arteko lankidetza zabalaren isla` direla Hernanin eta beste herrietan egingo dituzten inbertsioak. Horrez gain, lurralde garapen orekatu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten dutela azpimarratu du Gonzalez de Txabarrik, Alkateari bidalitako gutunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!