Hernaniko bi taldeek oso emaitza desberdina lortu zuten larunbatean, Hernanin eta Bilbon jokatutako partiduetan. Neskek 3-0 irabazi zioten Fortunari Gipuzkoako ligan. Aurten gustora ari dira jokatzen hernaniarrak eta emaitzetan antzematen da hori (Jokoak: 25-10, 25-16 eta 25-11). Mutilen taldeak berriz 3-0 galdu zuen Rekalde liderraren etxean. Erasoan ondo aritu ziren hernaniarrak baina defentsan pattal. Etxekoek dena ondo egin zuten eta emaitzak ez zuen aitzakiarik izan (Jokoak: 25-17, 25-20, 26-24).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!