Hernanik ez zuen barkatu

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 30a, 02:00

Hernanik ez zuen barkatu etxeko lehenengo partiduan eta Santo Tomas taldeari 64-40 irabazi zion. Partidua hirugarren zatian erabaki zen, hernaniarren erritmoari ezin izan baitzioten eutsi donostiarrek. Orain artean hernaniarrek partidu bat irabazi eta bat galdu dute Federazio ligan. Aurtengo helburua dute, datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko postuetan bukatzea eta bide onean dijoaz hernaniarrak horretarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!