Asteartean, asteazkenean eta ostegunean dira entsaioak, 20:00etan eta dei egin diete parte hartu nahi duten guztiei.
Inauteriak inguratu ahala, kaldereroek ere hasi beharra daukate pertzak eta eztarriak prestatzen. Hernanin otsailaren 4an irtengo dira kalera Elur Txoritik eta aste honetan dituzte ensaioak, elkartean bertan. Herritar guztiei zabalik dagoen ekitaldia da kaldereroetakoa eta antolatzaileek dei egin diote aurten ere jendeari ensaioan eta festan parte hartzera. Ohitura zahar hau urte askoan ospatu izan da Hernanin, zenbagarren edizioa den atera ezin izan badugu ere eta urtero koadrila bildu ohi da kantari eta pertzak astintzen ibiltzeko. Entsaioak astearte, asteazken eta ostegunean izango dira 20:00etan eta festa larunbatean 21:00etan.
Afaria nahi dutenentzat
Festara tripa betearekin irten nahi dutenentzat afaria ere jarri du Elur Txorik 6 eurotan: porru krema, oilasko izterra patatekin, flana eta izozkia, edaria eta kafea. Izena emateko lista Elur Txori elkartean dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!